HAURRENTZAKO HARREMAN PSIKOMOTRIZITATEA – IKASTETXEETARA ESKAINTZA

Zure ikasleren batek jarrera agresiboa duela sumatu duzu? Edo beldurren batek geldiarazten duela? Duela gutxi anai-arrebaren bat izan du eta jeloskor dago? Bere burua defendatzeko zailtasunak dauzka? Inguruko norbaiten galera jasan du?

Harreman psikomotrizitatearen bitartez gatazka emozional hauek landu daitezke 1-7 bitarteko haurrekin.

Ttikliketik formakuntza bat eskaini nahi dizuegu. Bertan, bi orduko txarla eta bi ordu eta erdiko saio “bibentzialak” izango ditugu. Harreman psikomotrizitatea zer den eta zertan datzan, zein alderdi landu eta nola azalduko dizuegu. Sortu daitezken zalantzak argitzeko aukera ere izango dugu.

Gainera, esan bezala, tailer “bibentzial” bat eskaintzen dizuegu, saioan, haur batek sentitu ditzaken emozio eta sentsazioak zuek ere bizitu ahal izateko.

Formakuntzaren prezioa 140€koa da eta Eva Garciak (psikologo, terapeuta eta harreman psikomotrizista) eta Uxue Gonzalezek (hezitzaile eta harreman psikomotrizista) ematen dute. Irakasle, pedagogo eta guraso elkarteari zuzenduta dago eta zuen ikastetxean burutuko genuke.

Interesa izanez gero, evagarcia1976@hotmail.com helbidera idatzi eguna eta ordua erreserbatzeko.

Eskerrik asko, besarkada bero bat.