Ekitaldiak kargatzen
  • ekitaldia hau amaitu da.

Zer dago estresaren atzean?

  • Egiteko zeregin ugari eta denbora urria duzun momentu horietan,  inoiz zer gertatzen zaizun hausnartzeko astirik  hartu  al  duzu?
  • Zalantza  uneetan,  nola  erreakzionatzen  duzu?
  •  Zein  da  zure  jokabidea?
  • Eta ezustekoen aurrean?

Horrela bada, estresa eragiten diguten gauza edo arazoen inguruan galderak egiten jarrai genezake.

Galdera hauei erantzun bat aurkitu ahal izateko eta egoki iruditzen zaizun estrategia erabili ahal izateko, tailerrez eta coaching express saioz osaturiko zikloa aurkezten dizugu, esparru pertsonal   zein profesionalean zure ongizatea, motibazioa eta eraginkortasuna hobe ditzazun.

Eduki Orokorra

Estresa zer den eta estresatuta gaudenean zer gertatzen den ikusten hasiko gara. Ematen  diren aldaketa fisiologiko eta psikologikoak, azaleratzen diren emozio eta sentimenduak eta horien eraginez ematen diren jokabideak aztertuko ditugu. Estres mota desberdinak bereizten ikasiko dugu.

Estresaren alderdi guztiak ezkorrak ote diren eta alderdi baikorrik ba ote dagoen aztertuko dugu. Arazo eta egoeren analisia egingo dugu, estres baldintzetan komunikazioa eta elkarren arteko harremanak  hobeto kudeatzeko,auto-estimua   mantentzeko,   denbora   egoki   kudeatzeko,   eginkizunak   eraginkortasunez egiteko… baliabide eta estrategiak sortu eta aurkitu asmoz.

Tailerren Metodología

Tailer presentzialetan egingo dena:

  • Landutako gaiaren alderdi teorikoaren garapena.
  • Ariketak, dinamikak, bideoak, elkarrizketak… azaldutako teoriaren ulermen eta integrazioa errazteko.
  • Parte-hartzaileek aurkezturiko kasuen azalpen edo/eta praktikak
  • Parte-hartzaile bakoitzak landu nahi duen helburuari buruzko akzio-plan pertsonalizatuaren prestaketa..

Coaching Express Saioak

Bertaratu gabeko saioak: Telefono, Skype, Hangouts….

Saioan coachak tailerrean ezarritako helburua lortzen lagunduko dizu,   galdera eta bestelako tresnak erabiliz.

Tailer presentzial eta coaching express saioen metodologia konbinatuarekin lortzen diren emaitzak eraginkorragoak eta iraunkorragoak izaten dira.

Zer dago estresaren atzean? Zikloaren balio erantsia

Parte-hartzailea estresa eragiten dion faktoreak identifikatzera iritsiko da.

  • Estres momentuei aurre egiteko,auto-estimua eta ziurtasuna areagotuko ditu.
  • Gizakiak iristen zaizkion informazioak prozesatzeko duen moduari buruzko kontzientzia maila igoko da. Parte-hartzaileek bere  burua  ezagutzeko   eta  besteekin  zein  bere  buruarekin  komunikatzeko  duten gaitasuna areagotuko dute.
  • Denbora, zereginak, prozesuak… hobeto kudeatzeko gaitasuna areagotuko dute.

Laburbilduz… bizitza erosoago bat eraman, baldintza zailenetan ere, lasaitasunez era guztietako arazoak konponduz, eta, ondorioz, ongizatea eta zoriontasuna eskuratuz

Zikloaren Iraupena

Zikloa hiru tailerrez eta Coaching express bi saioz osatua dago.

13 ordu, horietatik:

  • 12 ordu presentzialak ( 4 orduko 3 tailer.) ☛ 2016ko Irailak 17, urriak 1 eta azaroak 5
  • Bertaratu gabeko Coaching express ordu bat (30 minutuko 2 saio)

Prezioa: 360€ B.E.Z barne, 330€ B.E.Z barne Garapen Pertsonaleko eskola egin dutenentzat.

(Uztailaren15a aurretik ordainduta: 330€ B.E.Z barne, 300€ B.E.Z barne Garapen Pertsonaleko eskola egin dutenentzat.)

Coachak

 

Arantxi Eizaguirre
Arantxi Eizaguirre

Coach   CAC   ASESCOren   arabera   (10.541   zenbakia). Coach BCFren arabera. Coaching aditua CREARTErekin. PNLan, Adimen Emozionalean, Coaching Sistemikoan, Lidergoan formazioa. Salmenta Emozionalean Masterra. Formatzaileen Formazioa, Gatazken kudeaketa, Taldeen Dinamizazioa.  Silva Metodoa. CREATYren sortzaile (Coaching Pertsonala, Exekutiboa eta Enpresariala, Formazioa  eta Mentoring).

“Creo en el talento de las personas y en su desarrollo”.

“Arian, arian, xehetzen da burnia”.

 

Edurne Azurmendi
Edurne Azurmendi

 

Coach CAC ASESCOren arabera (10.540 zenbakia). Coach  BCFren arabera. Coaching aditua CREARTErekin. CREATYren sortzaile (Coaching Pertsonala, Exekutiboa eta Enpresariala, Formazioa  eta Mentoring). PNLan, Adimen Emozionalean,  Coaching  Sistemikoan,  Lidergoan  formazioa.  Salmenta Emozionalean Masterra. Formatzaileen Formazioa, Gatazken kudeaketa, Taldeen Dinamizazioa.

“Me apasiona la relación con las personas”.

“Gogoko tokian, aldaparik ez”.

Creaty  BCF-ren  akreditazioa  duen  enpresa  bat  da,  EUSKAL  COACHING ELKARTEA / ASOCIACIÓN VASCA DE COACHING.

 

creaty@creaty.es  686 72 41 39 – 690 68 27 04 – www.creaty.es

 

iraila 17 2016

Details

Date: 2016-09-17
Time: 9:30 - 13:30
Cost: 330€
Ekitaldi Categories: ,

Venue

TTiKLiK! ELKARGUNEA

Zelaeta Berri Plaza 3
Beasain, Gipuzkoa 20200 Spain

+ Google Map

Phone:

646502298

Visit Venue Website

Antolatzaile

ttiklik
Phone: 646502298
Email:
Website: Visit Organizer Website