Ekitaldiak kargatzen
  • ekitaldia hau amaitu da.

Harreman psikomotrizitatea (psicomotricidad relacional)

ZER DA?

Harreman psikomotrizitatearen helburua haurraren berezko mugimenduaren eta ekintzaren bitartez haren garapen orekatua bultzatzea da, bere indar-eragile, fisiko, moral, afektibo eta kognitiboen beharrei erantzuna emanez.

NOLA LANTZEN DA?

Harreman psikomotrizitate saioak bereziki horretarako prestatutako gela batean izango dira, eta bertan jolas askea eta beraien larritasuna eta zailtasunak adierazten laguntzeko materiala izango dute. Material honek dituzten zailtasunak bizitzen lagunduko die, eta ahal den neurrian konpontzen, betiere psikomotrizistaren laguntzaz.

Saioak astean behin izango dira eta ordubetekoak, eta banakakoak izan daitezke, taldean eginda interesgarriagoak diren arren.

Ezinbestekoa da gurasoen lankidetza, umeen jarraipena egin eta lorpenak ahalbidetzeko, era berean, gurasoek ere beraien zalantzak eta kezkak azaltzeko gune bat izan dezaten.

LANTZEN DIREN HELBURUAK

  • Umearen garapen osoa ahalbidetu, bakoitzaren erritmoa errespetatuz.
  • Jolas askean aritzeko bidea eman, sentimendu, gatazka, emozioak eta jarrerak adierazten laguntzeko.
  • Izan dezaketen edozein arazo (harremanetan, afektiboak, emozioen ingurukoak, korporalak, kognitiboak…) aurreikusi eta esku hartu.

NOR NAIZ?

Eva Mª Garcia naiz, psikologoa, psikoterapeuta eta harreman psikomotrizista.

Nire formazioa:

  • Terapia Sistemikoa, familia eta bikote alorrean.
  • Terapia Reichianoa, umeen alorrean.
  • Haurren osasunaren prebentzioa eta sustapena.
  • Terapia sistemikoa eta Gestalt haur eta nerabeen alorrean.

DOSSIERRA: psikomotrizitatea

Tailerrak: urritik-ekainera ASTELEHENETAN


Tarifak eta Izen -emateak: +34 667 26 59 40 (Eva)

Details

Date: apirila 9
Time: 17:15 - 19:30
Ekitaldi Categories:
Ekitaldi Tags:,

Venue

ttiklik 2.0

Garmendia Otaola 5
Beasain, Gipuzkoa 20200 Spain

+ Google Map

Phone:

646502298

Visit Venue Website

Antolatzaile

ttiklik
Phone: 646502298
Email:
Website: Visit Organizer Website