Ekitaldiak kargatzen
  • ekitaldia hau amaitu da.

Gurasoen sexualitatea ikastaroa. EMEKI (euskaraz)

Umeen etorrerarekin, gure bizimodua zentzu askotan aldaten da. Etengabeko arretaren beharra duen jaioberriaren presentziak geure erritmoak aldatzen ditu, geure lehentasunak, geure bizikidetza, geure erotika…

Anabasa horretan, batzuetan, bikote harremana zaintzeari uzten diogu. Guraso bihurtzean, batzuetan, ahaztu egiten dugu behin maitaleak izan ginela, konturatu gabe maitasun harremanaren zaintzea ezinbestekoa dela ez soilik bikotearentzat, baizik eta jaioberriarentzat ere, bere behar garrantzsitsuenetako bat izango baita sentitzea bere gurasoak zoriontsu sentitzen direla, elkar maite dutela, bizitzaz gozatzen dutela.

Hazkuntza garaian gure amatoria, bere moduak aldatuko badira ere, ez du zertan desagertu behar. Are gehiago, agian jaioberriaren presentziak eraman gaitzake maitale bezala elkar aurkitzeko beste aukera batzuetaz jabetzera.


Ikastaroaren edukiak

* Giza izate sexuala

   – Aniztasuna eta biografia

 * Gure sexualitatea baldintzatzen dituzten inposaketa kulturalak

   – Emakumearen gorputzaren merkantilizazioa

   – Emakumearen plazeraren expropiazioa

   – Gizonaren gorputzaren genitalizazioa

   – Kopularen ereduaren inposaketa

* Ereduak eta eredu gehiago

   – Bikotee-ereduak, hazkuntzarako ereduak…

   – “Normala” eta “naturala”

* Batetik bira…

   – Bikote harremana

   – Nola eraikitzen dugu bikotea

   – Bikotea lantzen samurtasunetik

* …eta bitik hirura

   – Ugaltzeko desioa

   – Sorkuntza eta haurdunaldia

   – Puerperio eta hazkuntza

   – Maitale-bikote izatetik ama eta aita izatera

   – “Desiraren galera” zalantzan jartzen

   – Emakumearen gorputzean aldaketak

   – Aitaren lekua

   – Ars amandi-an aldaketak

   – Urruntzeak eta elkartzeak

   – Bikotea hausten denean

   – Familia aniztasuna

* Sexualitatea, erotika eta ars amandia lantzen

   – Gorputza, plazera eta komunikazioa

   – Lanketarako tresnak


Data:
2017ko MARTXOAK 11 (larunbata)
Ordutegia:
10:00-­14:00 / 16:00­-20:00
Lekua:
Igartzako Jauregia

KOKAPENA: http://www.igartza.net/informazioa/

Beasain(Gipuzkoa)

Informazioa:
info@ttiklik.com
646.502.298(Itxaro)

Tarifa: 110€ bikotea –> 65€ bakarka (prezioek BEZ barne dute)

GIDARIA: Aingeru Mayor (sexologoa, EMEKI)


 

martxoa 11 2017

Details

Date: 2017-03-11
Time: 10:00 - 20:00
Cost: €55
Ekitaldi Categories: ,
Ekitaldi Tags:,

Venue

Igartzako Jauregia

Palacio de Igartza
Beasain, Gipuzkoa 20200 Spain

+ Google Map

Antolatzaile

ttiklik
Phone: 646502298
Email:
Website: Visit Organizer Website