Ekitaldiak kargatzen
  • ekitaldia hau amaitu da.

[DOAN] FAMILI BITARTEKARITZA: NOLA KUDEATU GATAZKAK HARREMANAK ZAINDUZ

Konexioa lortzeko gakoak

NOIZ: 2017-02-16. 18:00-19:00

NON: ttiklik elkargunea. Zelaeta Berri Plaza 3

IZENA EMAN (beharrezkoa):

Zure Izena (beharrezkoa)

Zure E-posta (beharrezkoa)

Zure Telefono zenbakia (beharrezkoa)

Gatazka batean, bi alderdiek nahi izaten dute arrazoia eduki. Epaitegira joanez gero, posible da arrazoia lortzea, baina nola geratzen dira HARREMANAK?

Irabazle-galtzaile eskemak kalte handia eragiten die harremanei.

Zer da Bitartekaritza?

Familia arloan, interes kontrajarriak dituzten pertsonen arteko GERTUTASUNA lortzea litzateke helburua. Hori lortuz gero, aukera gehiago dago akordioetara iristeko, epaitegira joateko aukera alde batera utzita.

Bitartekariak gune neutral bat eskeiniko du, non alderdiak ulertuak sentitu daitezkeen eta beraien sentimendu eta nahiak askatasunez adieraziko dituzten.

Bitartekariak ez du gatazkaren konponbidea helaraziko, alderdien arteko gertutasuna ahalbidetuko baizik. Gertutasun horrek erraztuko du, denon beharrak kontutan hartuko dituzten erabaki adostuak lortzen.

Borondatezko prozesua izanik, alderdiek adostutako akordioak errazago betetzera bideratzen ditu.

Bitartekaritza prozesuaren helburua, ez da gatazkari aurre egitea soilik, baizik eta gatazka agertu baino arinago, honi nola erantzun jakitea.

Prozedura honen bitartez partaideek haien arteko komunikazioa hobetzeko aukera izan dezakete, entzumen enpatikoa eta adierazpen zintzo baten bitartez.
Ze kasu motan aplika daiteke bitartekaritza?

-Bikote haustura batek dakarren gatazkak, hala nola:

  • Seme-alaben zaintza eta babesa esleitzea.
  • Elkarbizitza denborak adostea.
  • Seme-alaben mantenu-pentsioak.
  • Guraso ahalarekin erlazionatutako gaiak: heziketa, bizikidetza…
  • Kontu ekonomikoak.
  • Elkarbizitzarekin lotutako akordioak. 
    • Herentzien inguruan sortu daitezkeen interes kontrajarriak
    • Senidearteko liskarrak
    • Senidearteko komunikazioa berreskuratzea
    • Beste batzuk…

GIDARIAK:

LEIRE INZA ETA ELENA EGIGUREN

Abokatu eta Bitartekariak gara.  Bitartekaritzaren inguruko formakuntza GARRÉBIL bitartez jaso genuen eta, egun, Justizi Ministeritzako  eta BITARBASK Erakundeko Erregistroan inskribaturik gaude.

Famili gatazkak kudeatzeko Marshall Roserbergen-en CNV metodologian inspiratzen gara.

Tolosako CNV praktika taldeko kideak gara.

otsaila 16 2017

Details

Date: 2017-02-16
Time: 18:00 - 19:00
Cost: Doan
Ekitaldi Categories:

Venue

TTiKLiK! ELKARGUNEA

Zelaeta Berri Plaza 3
Beasain, Gipuzkoa 20200 Spain

+ Google Map

Phone:

646502298

Visit Venue Website

Antolatzaile

ttiklik
Phone: 646502298
Email:
Website: Visit Organizer Website