Ekitaldiak kargatzen

ADIMEN EMOZIONALA HEZKUNTZAN

Adimen Emozionala, emozioak era konziente eta eraginkorrean ezagutu, ulertu eta kudeatzeko gaitasuna da. Emozioak gure herremanetarako baliagarriak eginaz, baita gure helburuak lortzeko ere.

Ikastaro honetan Adimen Emozionalaren gaitasun praktikoak landuko ditugu, ikuspegi sistemiko batetik. Honen bitartez, hezkuntza mailan, besteekin lan egiteko tresnak eskuratuko dituzu. Hezkuntza, bzitza balio eta printzipioak transmititzeko tresna ezin hobea baita.

Ikastaroaren helburu nagusia, haur eta nerabeen prosezu emozionalean akonpainatzeko trensetaz hornitzea da, heldua emozionalki adimentsua eginaz.

Ikastaro honen bitartez gaitasun hauek garatuko dituzu:

  • AUTO-EZAGUTZA EMOZIONALA
  • AUTO-KUDEAKTEA EMOZIONALA
  • AUTO-MOTIBAZIOA
  • BESTEEN EMOZIOEN EZAGUTZA ETA KUDEAKETA
  • GAITASUN SOZIALAK

Ikastaroa presentziala izango da. Bertan jarrera eta jokabideen ezberdinen atzean zein emozio dauden antzematen eta hauen kudeaketa osasuntsu eta ekologikoa egiten ikasiko duzu.

Guzti hau era praktiko batean landuko dugu dinamika ezberdinen bitartez: gorputz adierapen eta kontzientzia, arte-terapia, rol.playing, antzerkia, musika, mindfulness, eta abar. Honen guztiaren oinarrian teoria dagoelarik.

Ikastaroa hezkuntza komunitatean lan egiten duen orori zuzenduta dago: irakasle, hezitzaile, ikasle, begirale, guraso,… Baita ikasketa eta lanketa pertsonala egin nahi duetn guztei ere.

LANDUKO DITUGUN GAIAK:

  • Zer dira emozioak
  • Hiztegi emozionala
  • Emozioen funtzioak
  • Sentitzen dudanari izena jarri
  • Kudeaketa emozionala
  • Beharrak: zer dira eta nola identifikatu
  • Enpatia eta asertibitatea
  • Gatazkak: zer egin gatazketan
  • Komunikazio Ez Bortitza
  • Haur eta nerabeekin emozionalki lan egiteko tresnak

Ematen du:

DONNA APELLANIZ NIETO: Lehen Hezkuntzako Magisteritzan diplomatua. Aditua Adimen Emozionala Hezkuntzan. “Esku-Hartze Sistemikoarako Tresnak eta Ingurune Terapeutikoen Sorkuntza” masterra.  Adimen Emozionaleko irakaslea eta aholkulari emozionala.

————————————————————————————————————————-

DATAK:

Otsailak 7 – apirilak 11 (ostegunak)

20 orduko ikastaroa

Ordutegia: 18:00-20:00

Tarifa: 250€, urtarrilaren 1 aurretik ordaizuz gero, 220€

 

otsaila 07 2019

Details

Date: 2019-02-07
Time: 18:00 - 20:00
Cost: €220
Ekitaldi Categories: , ,
Ekitaldi Tags:

Venue

TTiKLiK! ELKARGUNEA

Zelaeta Berri Plaza 3
Beasain, Gipuzkoa 20200 Spain

+ Google Map

Phone:

646502298

Visit Venue Website

Antolatzaile

ttiklik
Phone: 646502298
Email:
Website: Visit Organizer Website