Itzultze eta Erreserba Politika

Itzultzeak

Ordaindutako diruaren 100%a ordainduko da, soilik kasu hauetan:

  • Jende kopuru minimoa ez dagoelako kurtsoa aurrera ateratzen ez bada, edo TTiKLiK! ELKARGUNEAren erabakiz kurtsoa ezeztatzen bada. Kasu honetan bezeroari ordaindutako diru guztia itzuliko zaio ordainketa egiteko erabilitako bide beretik edo bezeroak nahiko balu TTiKLiK! ELKARGUNEAn gastatzeko balio bereko opari-bono bat egingo zaio.

**Montessori ikastaroaren kasuan:

Ikastaroan parte hartzeko 90€ balio duen plaza erreserba burutu behar da. Falta den dirua eskura emango da ikastaroaren aurreneko egunean edo aste bete lehenago egingo den transferentzia bidez.

Erreserba itzultzeko, itxaron-zerrendan jendea egotea eta hauek ikastaroan parte hartzea beharrezkoa da. Beti ere ikastaroa hasi baino 15 egun lehenago. Plaza mugatuak dira.

**Matrikula eskatzen den ikastaroen kasuan

Ikastaroan parte hartzeko 90€ balio duen plaza erreserba burutu behar da. Falta den ordainketa ikastaroa hasi aurretik ordainduko da (20 egun lehenenago gutxienez). Eskaintzen kasuan, eskaintza amaitu aurretik egingo da.

Erreserba itzultzeko, itxaron-zerrendan jendea egotea eta hauek ikastaroan parte hartzea beharrezkoa da. Beti ere ikastaroa hasi baino 15 egun lehenago. Plaza mugatuak dira.


KURTSO/TAILER SOLTEEN KASUAN:

Ikasleei ordaindutako balioa itzultzeko:

Ordaindutakoaren %50a ordainduko da:

  • Bezeroak hala eskatzen badu, kurtsoa hasi baino 20 egun lehenago.

Ordaindutakoaren %5a ordainduko da:

  • Bezeroak hala eskatzen badu, kurtsoa hasi baino 5 egun lehenago.

Plazaren erreserba

Norbaitek hasitako kurtso bat bukatuko ez balu, hurrengo baterako plaza gordeko zaio honako kasuan (kurtsoa ateratzen bada).

  • Bezeroak kurtsoa utziko balu bidezko arrazoi bat medio (medikuak dioelako, lan-kontuak, kanpora joatea, familia arazoak…), hurrengo ikastarorako plaza mantenduko zaio.
  • Inolaz ere ez da dirua itzuliko.

Oharra: Bezeroak erreserba erabiltzea aukeratzen duen unean ikastaroak balio handiagoa balu, diferentzia ordaindu beharko luke.

JARDUNALDI ETA KANPOKO EKINTZEN KASUAN:

Ordaindutako diruaren 100%a ordainduko da, soilik kasu hauetan:

  • Jende kopuru minimoa ez dagoelako jardunaldia aurrera ateratzen ez bada, edo TTiKLiK! ELKARGUNEAren erabakiz jardunaldia ezeztatzen bada. Kasu honetan bezeroari ordaindutako diru guztia itzuliko zaio ordainketa egiteko erabilitako bide beretik edo bezeroak nahiko balu TTiKLiK! ELKARGUNEAn gastatzeko balio bereko opari-bono bat egingo zaio.

**Beste kasuetan ez da dirurik itzuliko.