Ekitaldiak kargatzen
  • ekitaldia hau amaitu da.

Pintura-prozesua: norberaren ezagutza, zein bidelagun izateko aukera

Margotzeak behar ludikoa, adierazpenekoa eta mota ezberdinetako nahiak edo beharrak azaleratzeko aukera eskaintzen digu.
Pintura-prozesuetan murgiltzen garenean, norbere buruaren ezagutza eta komunikaziorako eta adierazpenerako beharrak asetzen dira.
Bizitzan zein pintura-prozesutan dugun balabiderik nagusiena gorputza da. Horregatik kontaktu zuzena ematen denean, ikutuz adibidez, askotan hitzez esan ezin denak adierazpen-bidea aurkitzen du.
Prozesuak ere, jolasteko, esperimentatzeko, norbere barne-bizipenak proiektatzeko, erabakiak hartzeko ahalmena, hain zuzen norbere burua deskubritzeko gaitasuna ahalbidetzen du. 

Bestalde, haurrei zein helduei bidelaguntzean, kontuan hartu beharrekoa ere ikasiko dugu: norberaren erritmoa errespetatzea, irudiak juiziorik bota gabe nola begiratu ahal izatea… hitz batez, besteen ondoan egoteko modua barneratzen ahaleginduko gara.

Tailer honetan, pintura-prozesu baten praktika bat ere aurrera eraman ahal izango dugu. 
Bertan sentitu eta esperimentatzeko aukera bizitzeaz gain, prozesuari buruz bizi izandakoa partekatzeko parada izango dugu.

Noiz: Otsailak 24, LARUNBATA

Ordutegia: 10:00 – 13:00

Prezioa: 25 €

Dinamizatzailea: Lurdes Ulazia Aizpurua
			Pintura-terapeuta. Lehen hezkuntzako irakaslea. Gestalt-Terapian diplomatua.
			Artista plastikoa.
						www.lurdesulazia.com
otsaila 08 2018

Details

Date: otsaila 8
Time: 10:00 - 13:00
Cost: €25
Ekitaldi Categories: ,
Ekitaldi Tags:, ,

Venue

TTiKLiK! ELKARGUNEA

Zelaeta Berri Plaza 3
Beasain, Gipuzkoa 20200 Spain

+ Google Map

Phone:

646502298

Visit Venue Website