Ekitaldiak kargatzen

HILEKOAREN ZIKLOAREN ERRITMORA: lau ilargiak gugan

Martxoak  16-17-18 (ostiral arratsaldetik igande eguerdira)

  • Hilekoa izatea traba da zuretzat?
  • Mina ematen dizu?
  • Umore aldaketa handiak izaten dituzu eta ez dakizu zergatik?
  • Hileko irregularrak dituzu?
  • Hilekoari esker zeure buruaz ezagutu dezakezunaz gehiago jakin nahi?
  • Emakume taldearen babesak zer-nolako indarra duen deskubritu nahi?

Geure emakumetasunean barneratzeko tresna gisa hilekoaren zikloa bera harturik, besteak beste, azalpen teorikoak, ariketa psikoemozionalak eta bisualizazio gidatuak erabiliko ditugu gure ezkutuko indarra azaleratzeko.

Asteburu osoan konfiantzazko espazioa sortuko dugu, borobilean, geure baitara ireki eta berriz aurkitzeko, errespetutik eta maitasunetik abiatuta. Bizipenez beteriko tailerra izango da.

Asko gara bizitzako uneren batean geure emakumetasunetik urrun sentitu garenak, eta, aldi berean, gero eta emakume gehiago ari gara geure emakumetasun horretan sakontzen, bizitzaren zikloekin bat eginez, geure buruarekin, bihotzarekin eta uteroarekin bat eginda bizi nahi dugulako.

Pixkanaka, gainera, milaka urtez soinean eraman dugun gorputzarekiko karga eta bere prozesu naturalekiko tabua gainditzen ari gara: hilekoa, hormonen gorabeherak, sexualitatea, erditzea, menopausia… Gutxiespen sentimendu hori ere askatzen ari gara, baita horrek eragindako emakumetasunarekiko arbuioa ere.

Eta, hain zuzen ere, horretan lagunduko dizu tailer honek, hilekoaren zikloa eta emakumeon gorputza ikuspegi berri batetik begiratzeko gonbita baita honako hau.

Emakumea organo femeninoekin (uteroa, obarioak, bularrak…) eta bere zikloekin konektatzen denean, jakinduria izugarria hartzen ditu. Gorputzarekin eta garai bateko jakintzekin konexio hori lortuta, emakumea naturari lotuago dago, eta, aldi berean, tresna izugarri baliagarria da mugatzen gaituzten hainbat alderdi sendatzeko zein aspektu ezkorrak baikor bihurtzeko.

Tailerraren helburu nagusia energia femeninoarekin lan sakona egitea da, zertarako eta barren-barrenetik iristen zaizkigun mezuak, gaitasunak eta beharrak entzun eta barne-indar hori berreskuratzeko. Aldi berean, beste hainbat emakumerekin batera eta gure ziklikotasunaren erritmoan, barrutik kanporantz egiteko bidaia-proposamena da ilargiak bidelagun ditugula. Bide horrek zarena osotasun handiagoarekin ikusten lagunduko dizu, autoestimua handitzen eta sormenari ateak irekitzen, bizitzari besoak zabaltzeko. Zenbat eta era harmonikoagoan bizi geure bizitzako zikloekin eta zenbat eta hobeto ezagutu aldi bakoitzak eskaintzen dizkigun onurak eta beharrak, orduan eta errazago ekingo diogu barnean daramagun indar sortzaile eta berritzaile horri.

Proposatutako lanketen bitartez, honako hauek ikusiko ditugu: 

  • Naturak gugan duen eragina eta ilargiaren zikloekin nola bat egin.
  • Hilekoaren zikloaren faseak eta bakoitzaren ezaugarri fisiko, energetiko eta emozionalak, gugan dauden erritmo aldaketak errespetatzeko.
  • Gure uteroaren eta obarioen kontzientzia handiagoa hartuko dugu, geure gorputza entzuten ikasteko, eta, hala, gertatzen zaizkigun aldaketa fisikoak zein hormonalak hobeto ulertzeko (berdin da bizitzako zein fasetan gauden, baita uteroa fisikoki dugun ala ez).
  • Egunerokoan harmonian eta orekan bizitzeko unean uneko ezaugarriak.
  • Geure hilekoaren odola diagnostikatzen ikasiko dugu.
  • Berezko dugun sormen gaitasunarekin konektatuko dugu.
  • Geure baitan dagoen barne indarra entzun eta aktibatuko dugu.
  • Geure egiazko nahi eta beharrei arreta eskainiko diegu.

Norentzat da tailer hau? 

  • 16 urtetik gorako emakumeentzat.
  • Hilekoarekin edozein desoreka duten emakumeentzat: hilekoaren aurreko oinazeak, minak, hileko irregularrak, amenorrea, dismenorrea, hormonen desorekak…
  • Emakume organoetan edozein gaixotasun duten emakumeentzat: obario polikistikoak, miomak, endometriosia, minbizia…
  • Haurdun geratzeko zailtasuna duten emakumeentzat.
  • Dauden bizitzako fasean gozatzea lortzen ez duten emakumeentzat.
  • Hilekoaren zikloaren bitartez bere burua ezagutu eta barne lanketa egin nahi dutenentzat.

GIDARI: Ahinitz Gerrikagoitia Sagarna. Makrobiotika kontsultorea. Hilekoaren zikloaren gaineko tailerrak eta “arnasketa obarikoa eta emakume alkimia” teknikaren tailerrak gidatzen ditu. Emakume arketipoetan, emakume zirkuluetan eta “arnasketa obarikoa eta emakume alkimia” teknikan formatua.

ORDUTEGIA: ostirala 18:00-21:00, larunbata 10:00-13:30 eta 15:30-19:00 eta igandea 09:00-14:00

PREZIOA:  180€

Plaza mugatuak. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

 

martxoa 16 2018

Details

Start: martxoa 16 || 18:00
End: martxoa 18 || 14:00
Cost: €180
Ekitaldi Categories: ,
Ekitaldi Tags:

Venue

ttiklik 2.0

Garmendia Otaola 5
Beasain, Gipuzkoa 20200 Spain

+ Google Map

Phone:

646502298

Visit Venue Website

Antolatzaile

ttiklik
Phone: 646502298
Email:
Website: Visit Organizer Website